Ohiz kanpoko subsidioa lagun multzo bik eska dezakete:

1. Beste langabezia subsidioak agortu dituztenek.

2. Denbora luzez langabezian egon diren lagunek (gazteleraz “parado de larga duración” deritzona, alegia).

Hainbat baldintza bete behar dira derrigor, hala nola familia ardurak izatea.

IPREM indizearen igoerak hainbat diru-laguntzari eragin die. Hauen artean, langabezia subsidioak daude. Kasu honetan IPREMaren %80 jasotzen denez, 2023rako zenbatekoa 480 eurotan dago.

Ohiz kanpoko subsidioa sei hilabetez baino ezin da jaso eta denbora hau ez da luzagarria.

Informazio guztia gure artikuluan: