0,9ko igoera ezarri du Madrilgo Gobernuak, baina, berez, ez da igoera, 2020 urterako aurreikusten den KPIren araberako eguneraketa baino baino. Zertan datzan, noiz hasiko garen jasotzen, 2020rako gutxienekoak e.a. topatuko duzue hemen.
0,9ko igoera ezarri du Madrilgo Gobernuak, baina, berez, ez da igoera, 2020 urterako aurreikusten den KPIren araberako eguneraketa baino baino. Zertan datzan, noiz hasiko garen jasotzen, 2020rako gutxienekoak e.a. topatuko duzue hemen.
Madrileko Gobernu berriak hartu duen lehenbiziko neurrietako bat pentsioen igoera izan da (urtarrilaren 14ko Ministro Kontseiluan onartutako 1/2020 Dekretua). Esan barik doa pentsiodunen borroka izan dela mugimendu hau eragin duena. Hala ere, KPIren araberako igoera honek ez ditu asetzen inondik inora plazaratutako aldarrikapenak. 0,9ko igoera orokortuak ez du pentsio duinik bermatzen, are gutxiago pentsio baxuenen arazoa konpontzen.
Espainiako Gobernuak, gainera, ez du KPIaren igoera bermatu datozen urteetarako. Horrenbestez, iraunkortasun faktorea ere ez da bertan behera utziko; PSOE eta Podemosek sinatutako akordio programatikoaren arabera, aukera hori jasotzen da, “beti ere sistemaren iraunkortasuna epe ertainean eta luzean bermatuz gero”. Bada, zehaztapen hori ezkutuko elementu bat da balizko derogazio hori baldintzatzeko eta etorkizuneko pentsioak murriztu ahal izateko.
Hego Euskal Herriko pentsiodunen erdiak baino gehiagok 1.000 euro baino gutxiago jasotzen ditu. Bistan da %0,9ko igoera batek (kasu onenean, 9 euro lirateke pentsiodunen erdiarentzat) ez diola amaiera jartzen pertsona hauek bizi duten prekarietateari. Esan beharra dago KPIren erreferentzia hori Espaina mailakoa dela eta ez Euskal Herrikoa: Euskadiko KPIren igoera 2019an 1,2koa eta Nafarroan 1,3koa izan zen.
Kontuan hartu behar da, EAEn, pentsio baxuenak Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin (DBE) osagarritzen direla. DBEa jasotzen duten pertsonen %25 pentsiodunak dira, hots, 13.421 lagun. Pertsona hauei ez zaie igoera aplikatuko (osagarriak absorbatu egingo du eta). Honela, lagun horiek ez dute alderik nabarituko, baina Eusko Jaurlaritzak igoerari dagokion dirua aurreztuko du. Hala ere, ez omen dauka asmorik aurreztuko duen diru hori egoera txarrenetan dauden pentsiodunen baldintzak hobetzera inbertitzeko.
Aldarrikapenek indarrean diraute:
• 2011 eta 2013ko pentsio erreformak indargabetu behar dira.
• 1.080 euroko gutxieneko pentsioa bermatu behar da, Europako Karta Sozialak ezartzen duen bezala.
• Pentsioen genero arrakalarekin amaitu behar da. Hego Euskal Herrian emakumeen pentsioak %40 baxuagoak dira. Eta bereziki larria da alargutza pentsioak jasotzen dituzten emakumeen egoera.
Igoera hau, berez, ez da igoera bere horretan: 2020 urterako aurreikusten den KPIren aplikazioa baino ez da. Hots, pentsioak igoko dira bizia igoko den neurri berean; beraz, parra geldituko gara. Igoera honek bermatzen duen bakarra da pentsiodunek ez dutela datorren urterako momentura arte lapurtu zaien baino diru gehiagorik galduko.
Estatuko pentsiodunek, behintzat, zeren eta, lehen esan bezala, kontuan hartu behar baita Hego Euskal Herriko KPIren datuak altuagoak izan direla eta, hortaz, Euskadi eta Nafarroako pentsiodunek dirua galtzen jarraituko dute.
Pentsio kontributibo eta ez kontributiboek igoera berbera izango dute. Ez da inolako neurririk hartu pentsio baxuenen egoera hobetzeko.
Dekretuan konpromisoa jaso da, inflazioa 0,9 baino altuagoa balitz, aparteko igoera bat aplikatuko litzatekeela. Ordainketa bakar batean jasoko litzateke, 2021eko apirila baino lehen. Hau da, “pagatxoa” edo gazteleraz “paguilla” izenez ezagutzen den doiketa izango litzateke.
Dekretua urtarrilaren 14koa bada ere, igoera atzeraeraginez edo “erretroaktibitatez” jasoko da. Hau da, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera. Hala ere, otsaileko nominan hasiko gara eskuratzen. Hortaz, otsaileko nominan pentsioa eguneratuta jasoko dugu (0’9ko igoerarekin) eta, honetaz gain, urtarrilean jaso behar izan genuen igoeraren kopurua.
Demagun 1.000 euroko pentsioa jasotzen dugula. Hortaz, otsaileko nomina 1.009 eurokoa izan beharko litzateke eta, honetaz gain, urtarrilari zegozkion beste 9 euroak ere jaso beharko genituzke.
Gutxieneko pentsioen zenbatekoak 2020 urterako, hortaz, honelaxe geratuko dira:
65 URTETIK GORAKOAK | HILEAN | URTEAN |
Bikotekidea kargupean baduzu | 843,40€ | 11.807,60€ |
Bikotekiderik ez (pertsona bakarreko familia unitatea) | 683,50€ | 9.569€ |
Bikotekidearekin, baina ez kargupean | 648,70€ | 9.081,80€ |
65 URTETIK BEHERAKOAK | HILEAN | URTEAN |
Bikotekidea kargupean baduzu | 790,70€ | 11.069,80€ |
Bikotekiderik ez (pertsona bakarreko familia unitatea) | 639,50€ | 8.953€ |
Bikotekidearekin, baina ez kargupean | 604,40€ | 8.461,60€ |
HILEAN | URTEAN | |
Familia ardurekin | 790,70€ | 11.069,80€ |
65 urtetik gorakoak edo %65eko desgaitasunarekin | 683,50€ | 9.569€ |
60 eta 64 urte bitartekoak | 639,50€ | 8.953€ |
60 urtetik beherakoak | 517,80€ | 7.249,20€ |
HEMEN kontsulta dezakezu pentsio kontributibo guztien gutxienekoak (umezurtza, ezgaitasun iraunkorra, SOVI eta abar)
URTEAN | HILEAN | |
Osoa | 5.538,40 € | 395,60 € |
Gutxienekoa (%25) | 1.384,60 € | 98,90 € |
Osoa gehi %50eko osagarria (%75eko desgaitasun kasuetarako) | 8.307,60 € | 593,40 € |
Familia berean pentsio ez kontributiboa lagun batek baino gehiagok jasotzen badu:
JASOTZAILE KOPURUA | URTEAN | HILEAN |
2 | 4.707,64 € | 336,26 € |
3 | 4.430,72 € | 316,48 € |
Pentsio ez kontributiboen errebalorizazioaren inguruko informazio gehiago: ERRETIROA eta BALIAEZINTASUNA
Bidali bizilan@lab.eus posta elektronikora ze gai nahi duzun jorratzea; guk webgunean txertatuko dugu eta horren berri emango dizugu.