Badakizuenez, ohikoa den bezala, urte berria hastearekin batera, pentsioen balioa handitu da.
Pentsio kontributiboak %8,5 hazi dira. Gure artikuluan gutxieneko pentsioen taulak ekarri dizkizuegu: erretiroagatiko pentsioak, ezintasun iraunkorragatiko pentsioak eta alarguntza pentsioak aurkituko dituzue.
Honetaz gain, iazko aldaketak gogoratu ditugu, batez ere KPIaren erreferentzia berreskuratu zela, baina, adi, batezbesteko KPIa eta ez KPI metatua. Hau askoz hobeto daukazue azalduta gure artikuluan.
Bestetik, pentsio ez kontributiboak ez dira igoko. Izan ere, iazko udan %15eko aparteko igoera aplikatu zitzaien eta, azaroan adostu bezala, aparteko igoera hau 2023an zehar luzatuko da.
Edozelan, tauletan ikusiko duzuenez, pentsio ez kontributiboak oraindik orain pobreziaren mugatik oso azpitik daude, pentsiodunen mugimenduaren borrokan etengabe aldarrikatzen denez.