Kotizazioekin jarraiki, aurtengo berritasun nabarmenetako bat autonomoen erregimenari dagokio. Izan ere, iaz sistema osoa aldatu egin zen 13/2022 Lege Dekretuaren bitartez, eta, hemendik aurrera, benetako irabaziengatik kotizatu beharko da. Bere momentuan gure artikulu honetan azaldu genizkizuen lege berriak ekarri dituen aldaketa nagusi guztiak. Edozelan, hemen daukazue berriro, egin dizkiogun eguneraketa txiki batzuekin: