Lanbidearteko gutxieneko soldata (2026ko balioekin)

2026rako lanbidearteko gutxieneko soldata atzo, otsailaren 19an, argitaratu zen BOEn. Bada, badaukazue gure webgunean dena eguneraturik. Horra hor 2026rako balioak: Egunean: 40,70€Hilean: 1.221€, 14 ordainsaritan / 1.424,50€, 12 ordainsaritanUrtean: 17.094€Etxeko langileak: 9,55 euro orduko (orduka lan eginez gero)Aldi baterako eta sasoikako langileak: 57,82 euro eguneko Eta, honetaz gain…

Read more
Oporrak

Langile gehienek oporrak hartuko dituzten sasoia hurbil dagoela, ez al da momentu egokia gai honen inguruan egon daitezkeen zalantzak argitzeko? Gure artikulua guztiz berriztu, gai gehiago txertatu eta punturik gatazkatsuenak zabalago azaldu ditugu. Besteak beste, honakoak aurkituko dituzue: Oporren iraupena Zer gertatzen den jardunaldi partzialaz arituz gero Zer gertatzen den aldi baterako kontratua badaukazue Noiz […]

Read more
Dirua erabiltzeagatiko kalte-ordaina

Zenbait lanetan esku-diruarekin ibili behar izaten gara, ordainketak egiteko edo bezeroei kobratzeko. Honelakoetan, baliteke okerrak suertatzea edo dirua galtzea. Langile batzuek dirua erabiltzeagatiko kalte-ordaina (gaztelerazko “quebranto de moneda”) plusa edo osagarria jasotzen dute, kutxaren balizko deskoadrei aurre egiteko. Artikulu berri honetan osagarri honen inguruko guztia kontatu dizuegu: nori eragiten dion; soldatatik kanpoko osagarria dela eta […]

Read more