Izapideak online egiteko, hainbat modu egoten dira. Horietako bat NAN elektronikoa izaten da edo, bestela, ziurtagiri digitala. Baina bada beste bide bat, pasahitz iraunkorrak, zein behin-behineko erabiletarako pasahitzak, lortzea ahalbidetzen duena: cl@ve sistema.
Cl@ve sistemak Estatuaren administrazioekin egin beharreko izapideetarako balioko digu, baita Nafarroako Gobernuarekin egin behar ditugunak egiteko ere. Bizilanen seguruenik behin baino gehiagotan ikusi duzu bide hau aipatu dugula eta horrako sarbideak ere eman ditugula. Hala ere, gaur sakonago azaldu nahi dizuegu cl@ve izeneko sistema honi dagokion guztia.
Hurrengo artikulu batean Eusko Jaurlaritzarekin izapideak egiteko erabiltzen den Izenpe eta B@kQ azalduko dizkizuegu. 😉