Negoziazio kolektiborako eskubidea ukatuta daukan sektore bakarra da hau. Horregatik, lanbidearteko gutxieneko soldata aldatzen denean, honek eragin zuzena dauka etxeko langileengan.
Sarriegi ez da araua betetzen, ondo dakigu, baina, gainontzeko sektoreetan bezala, muga honetatik behera kobratzea ez da legala.
Eta, betiko moduan, taula berriez gain, askoz gehiago kontatzeko ere aprobetxatu dugu:
- urtean jaso beharreko aparteko paga biak
- noiz egiten den lan orduka (eta zenbat kobratu behar den horrelakoetan) eta noiz egiten den jardunaldi partzialaz
- soldataren parte bat espezietan ordaintzen denean
- …
Eta nomina eredu bat ere ekarri dizuegu, word eta pdf formatuetan.