Gaur dakarkizuegun gaia errelebo kontratua da. Interesgarria erretiro partziala eskatu ahal dutenentzat eta, jakina, langile horiek ordezkatzera sartuko direnentzat ere bai.

Izan ere, enpresa batean langile batek erretiro partziala hartzen duenean, langile honek bere jardunaldia murriztuko du eta, tarte batez, soldata eta pentsioa batera jasoko ditu (lanean ematen duen jardunaldi portzentajearen arabera). Zenbait kasutan enpresak beste pertsona bat kontratatu beharko du erretiro partziala hartu duen langilea ordezkatzeko eta bere jardunaldi portzentajea betetzeko. Langile berriarekin egingo duen kontratuari errelebo kontratua deitzen zaio.

Egoera bietarako informazio erabilgarria aurkituko duzue gure artikuluan:

  • Erretiro partzialaren modalitateak
  • Kotizazio betebeharrak
  • Jardunaldia
  • Kontratua (ereduak barne)
  • Eskaeraren nondik-norakoak