Mugikortasun geografikoa zera da, enpresak daukan ahalmena langilea beste herri batera mugitzeko. Honetaz gain, oro har, etxebizitza aldaketa ere ekarri beharko luke.
Mugikortasun geografiko mota bi daude: lekualdatzeak (behin-betikoak) eta desplazamenduak (behin-behinekoak).
Lekualdatzeak, gainera, indibidualak ala kolektiboak izan daitezke. Eta bakoitzean enpresak jarraitu behar duen prozedura ezberdina da.
Artikuluan hau guztia kontatu dizuegu eta, gainera, jaso beharreko konpentsazio ekonomikoak, zer gertatzen den lana uztea erabakitzen badugu, baita lekualdatzea edo desplazamendua inpugnatzea erabakitzen badugu…
Informazio piloa aurkituko duzue. Espero dut argi eta ulergarri azaldu izana…