FOGASA “fondo de garantía salarial” delakoaren akronimoa da. Enpresak kaudimenik ez daukala adierazten duenean edo hartzekodun konkurtsoan dagoenean, soldatak bermatzeko funts hau erabiltzen da. Langileak ezer kobratu gabe gera ez daitezen balio du.
Hala ere, enpresak zor dizuna zor dizula ere, FOGASAk muga batzuk ezartzen ditu. Honela, zenbait kasutan, langileek jasotzen dutena dagokien baino diru gutxiago izan daiteke.
2022tik etxeko langileak ere estaldura honen barruan daude. Edozelan, euren egoera oraindik gainontzeko langileena baino kaskarragoa da.
Hau guztia detaile guztiz azaldu dizuegu eta, gainera, Fogasaren orrialdetik bilatzen zora ez zaitezten, online egin ahal izateko lotura zuzenez gain, pare bat esku-liburu ere ekarri dizkizuegu.
A! Eta soldatak zein kalte-ordainak kalkulatzeko simulatzaile bat ere bai!