Gai honetan aldaketak egon dira. Nagusienak honako hauek dira:
– Ze kasutan eska daitekeen argitu da Estatutuan. Momentura arte, hainbat enpresatan, arazoak sortzen ziren, umeez gain, beste senideren bat edo 12 urtetik gorako seme-alabak zaintzeko premia baldin bageneukan. Hau argitzeaz gain, kasu gehiago ere gehitu dira.
– Enpresa gure eskaera negoziatzera behartuta dago. Negoziazio prozesu hau laburtu da eta orain, gehienez, 15 egunez luzatu ahal da. Tarte hau amaitzen denean, enpresak erantzuna eman beharko digu idatziz. Baietz erantzun ahal digu, proposamen alternatibo bat egin ahal digu edo ezezkoa eman ahal digu. Gure eskaera ukatuz gero edo proposamen alternatibo bat eginez gero, hau beti egin beharko du arrazoi objektiboetan oinarrituta.