Mugikortasun funtzionalaren eta geografikoaren ostean, horra hor hirugarren hanka.

Funtzio eta lantoki aldaketak jorratu ditugu honezkero, baina enpresak beste baldintza batzuk ere aldatu ahal ditu: jardunaldia, soldata, ordutegia, txandak…

Lan baldintzen aldaketa substantziala indibiduala zein kolektiboa izan daiteke. Bakoitza zertan datzan azaldu dizuegu.

Era berean, legeak zelako aukerak islatzen dituen ere ekarri dizuegu, nahiz eta, ondo dakigunez, enpresaren erabakiei aurre egiteko, ekintza sindikala eta langileen borroka funtsezkoak izan.

Lan baldintzen aldaketa substantziala eta hitzarmena ez aplikatzea (“descuelgue” deitu ohi den hori) ezberdintzeko gakoak ere eman dizkizuegu.