Egoera ezberdina izango da segun eta langabeziagatiko prestazioa edo langabeziagatiko subsidioren bat kobratzen ari zaren.

Langabeziagatiko prestazio kontributiboa jasotzen duzun bitartean, hainbat kotizazio ere egingo dira. Kontingentzia profesionalak kanpo gelditzen badira ere, hau da, langabezia, lan istripu edo gaixotasunagatik, FOGASA eta lanbide heziketagatik kotizatzen ez badugu ere, kontingentzia arruntengatiko kotizazioak bai egingo ditugu: jubilazioa, osasun arreta, baliaezintasuna…

Langabeziagatiko subsidioak ez dira kontributiboak, asistentzialak baino. Hau da, laguntza izaera daukate. Honelakoren bat kobratzen ari garenean, ez dugu Gizarte Segurantzan kotizatzen. Subsidio guztietatik, badago salbuespen bat: 52 urtetik gorakoen subsidioa. Subsidio honek erretirorako kotizatzen du, gutxieneko oinarriaren %125ean, hain zuzen.