Denok dakigu zer den lan kontratu bat, baina, betiko moduan, badago zer azaldu eta nondik tiratu.

Hori dela eta…

  • idatzizko eta ahozko kontratuez hitz egin dizuet (enpresak benetan kontratatu ote gaituen jakiteko pare bat bitarteko emateaz gain)
  • kontratuan zer agertu behar den azaldu dizuet eta, ondo ikus dezazuen, kontratu eredu ofizial bat jaisteko aukera izango duzue
  • kontratu mota ohikoenak zerrendatu eta azaldu dizuet zelan aldatu ziren 2022ko erreformaren ostean
  • kontratua behin amaituta zer gertatzen ote den aurkituko duzue, kalte-ordainak barne, etxeko langileak ahaztu barik, jakina

…eta beste hainbat kontu