Alarguntza pentsioa bizi osorako da; gainera, jaso bitartean, lan egin daiteke edota bestelako pentsio bat jaso.

Pentsio kontributiboa da. Hilabetez hilabete eskubide honengatik langileok kotizazioak ordaintzen ditugu heriotza eta biziraupena kontzeptupean.

Hainbat gauza aurkituko dituzue artikuluan:

  • Bete beharreko baldintzak
  • Zein den, gaur gaurkoz, izatezko bikoteen egoera
  • Pentsioa ukatzen badizute, zenbait kasutan alarguntza prestazioa eskatu ahal dela
  • Zenbat igo diren alarguntza pentsioak
  • Oro har, oinarri arautzailearen %52 jasotzen den arren, kasu batzuetan %60 edo %70 ere kobra daitekeela
  • Gutxieneko pentsioen taula eta gutxienekoen osagarria
  • Bulegoetan zein online eskatzeko behar duzun guztia, azalpen bideoa eta guzti