2026rako lanbidearteko gutxieneko soldata atzo, otsailaren 19an, argitaratu zen BOEn. Bada, badaukazue gure webgunean dena eguneraturik.
Horra hor 2026rako balioak:
Egunean: 40,70€
Hilean: 1.221€, 14 ordainsaritan / 1.424,50€, 12 ordainsaritan
Urtean: 17.094€
Etxeko langileak: 9,55 euro orduko (orduka lan eginez gero)
Aldi baterako eta sasoikako langileak: 57,82 euro eguneko
Eta, honetaz gain…
- jardunaldi partzialen taulatxo bat
- zer gertatzen den osagarriekin (gutxieneko soldata eta oinarrizko soldata)
- ordainketak espezietan
- enbargoak
- FOGASA
- etxeko langileak
- lanbidearteko gutxieneko soldata propioa: 1.500€ (gogoratu, martxoaren 17an GREBA OROKORRA!)