Badakizuenez, etxeko langileek ez daukate hitzarmen kolektiborik, azken urteotan egiten ari diren (zareten) borrokak bide itxaropentsua zabaldu duen arren.

Edozein kasutan, lanbidearteko gutxieneko soldataren igoerak eragin zuzena dauka etxeko langileen ordainetan, hauxe baita legeak aitortzen dien gutxienekoa.

Baina, lerroburu honetatik harago, hainbat marapilo azaldurik daukazue:

  • Etxeko langileak eta aparteko ordainsariak
  • Kotizatzeko derrigortasuna
  • Zer gertatzen den soldataren zati bat espezietan ordaintzen dizutenean
  • Ze kasutan egiten den lan orduka (kontua ez da zenbat orduz egiten den egunean, baizik eta zenbat egunez egiten den urtean).

Gainera, nomina eredu bat ere badaukazue, PDF edo word formatuan jaitsi ahal duzuena.