Momentura arte, Estatu espainolarentzat, asilo edo nazioarteko babesa eskatzea eta erresidentzia baimena tramitatzea baterazinak omen ziren. Hau da, pertsona batek asiloa eskatzen bazuen eta, gerora, erresidentzia baimena tramitatzen ahalgiten bazen, edo erresidentzia eskaera atzera botatzen zioten edo errefuxiatutzat hartzeko eskubideari uko egin behar zion.
Prozedura biak bateragarriak izateko hainbat eskaera eta aldarrikapenen ostean, azkenik, Migrazioen Estatu Idazkaritzak baiezko erantzuna eman dio.
Ez da nahikoa, inondik inora, baina poztasun txiki bat da, hainbat lagun eta auzokidek lasaitxoago ekin ahal izango baitiote erregularizatze administratiboaren prozedurari.