Nafarroako Gobernuak familientzat atera dituen hiru laguntzetatik azkena da hau (aldez aurretik, zaintza betebeharrengatiko eszedentzietarako eta guraso bakarreko familien kontziliaziorako laguntzak ekarri dizkizuegu).
Laguntza hau honakoak ordaintzeko izango litzateke:
– entzumen protesiak
– optika premiak
– ortodontzia tratamenduak
2020an (urriaren 15era arte) edo 2019ko urriaren 16tik abenduaren 31ra egin behar izan diren gastuak subentzionatuko dira.
Eskaera-epea ekainaren 18an hasi zen eta urriaren 15era arte luzatuko da.