Madrilgo Gobernuak iragarri zituen laguntza zuzen hauen ingurukoak ekarri dizkizuegu gaurkoan.

Zorrak murriztera bideratuta daude eta, hortaz, izan ditzakegun zorrak edo gastu finkoak ordaintzeko erabili beharko dira.

2020ko diru-sarrerak, gutxienez, %30 jaitsi diren kasuetan eskatu ahal izango dira eta zenbatekoak izan daitezke, gehienez, 3.000€, moduloka tributatzen dutenentzat, edo 4.000€, gutxienez, estimazio zuzenaz egiten dutenentzat.

Hala ere, oraindik ezin dira eskatu. Laguntza hauek Madrilgo Gobernuak atera arren, erkidegoek kudeatuko dituzte. Hilabete luze beharko da funtsen transferentzia egiteko eta, gerora, EAE eta Nafarroako Gobernuek irizpide zehatzak argitaratu beharko dituzte buletinean.

IRAKURRI GEHIAGO