2022ko abenduaren 29an argitaratu da Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta moldatzen duen lege berria.
Legea argitaratu eta hiru hilabetera hasiko da indarrean. Beraz, gure artikuluan kontatzen dizkizuegun guztiak martxoaren 29tik aurrera izango dira.
Hala ere, lehen hiruhilekoari dagozkion zenbatekoak eta beste zenbait kontu ere ekarri dizkizuegu.
Hainbat aldaketa izango dira eta horietako gehienak azaldu dizkizuegu. Aipamen berezia merezi du administrazioak kontrolak areagotuko dituela eta, besteak beste, Lanbideri inoren etxera sartzeko eskumena emango diola, “bizilekuaren bortxaezintasunaren” printzipioa urratzetik oso gertu.
Bestetik, izapideak egiteko moduan ere aldaketak etorriko dira eta baliteke dokumentazioari dagokionez ere berritasunak egotea. Momentu honetan kontua zelan dagoen azaldu dizuegu eta, apirilera begira aldaketarik balego, eguneratu eta jakinaraziko dizuegu.
Gogoratu gure telegram kanalera harpidetuz gero, eguneraketak, abisuak eta azken edukiak zuzenean jaso ahal izango dituzuela zuen mugikorretan. 😉