Enpresak, askotan, kaleratze prozesuetan, langilea engainatzen ahalegintzen dira. Tranpa hauek delitu izatera ere hel daitezke. Betiko moduan, zenbaitek uste dute eurentzat dena dela zilegi. Bilatzen dutena, jakina, dagokiena baino gutxiago ordaintzea izaten da. Honetarako, hainbat tranpa erabiltzen dituzte, kaleratzea inpugnatzeko epea pasa dakigun edo inpugnazioa bera ekiditeko.
Denetarik aurkituko duzue: okerreko datak, epeak pasa daitezen; enpresak langabezia prestazioa kobratzea ekidingo duela; txarto kalkulatutako kalte-ordainak eta finikitoak; kontratazio berrien promesak; zerrenda beltzak eta balizko aurrekariakā¦
Hau guztia azaldu eta gezurtatzeaz gain, hainbat gomendio ere eman dizkizuegu, halako egoeretan ondo prestaturik joan gaitezen.