Aldi baterako espedienteen seigarren luzapena da hau (otsailaren 28ra arte egongo dira neurriok indarrean). Gure artikulu berri honetan hainbat gako ekarri dizkizuegu. Espero dugu sakon bezain erraz suertatzea.

Momentura arte egin dugun bezala, azaldu dizuegu zer gertatu den espediente mota bakoitzarekin. Eta, honetaz gain, hainbat egoera ezberdin ere ekarri ditugu, hala nola aldizkako langile finkoena eta aldi baterako langileena.

Eta berritasunik handiena daukagu enpresek, kotizazio salbuespen handiagoak lortzeko, emango duten PRESTAKUNTZA: Ze sistema erabil dezaketen, zenbat ordu izango diren langile bakoitzarentzat, noiz jaso behar den…

➡️ Langabezia prestazioari dagokiona ere otsailera arte luzatu da. Adi! Urriaren 31ra arte, automatikoki izango da, baina, gerora begira, enpresak eskaera berria egin beharko du.

👉🏼 IRAKURRI GEHIAGO