Badakizuenez, ezintasun iraunkorrak zera dakar, gaixotasun edota lesio larri baten ondorioz, langileak lan egiteko gaitasuna galdu duela eta, beraz, pentsio bat jasotzeko eskubidea daukala (edo kalte-ordain bat, ezintasun iraunkor partzialaren kasuan gertatzen den bezala).

Lau mota edo maila daude:

  • Ezintasun iraunkor partziala
  • Erabateko ezintasun iraunkorra
  • Ezintasun iraunkor absolutua
  • Baliaezintasun handia

Bakoitzaren nondik-norakoak ezberdinak dira, baita prestazioak ere. Taula txikitxo bat utziko dizuet hemen, begi kolpe batez alderik nagusienak ikusi ahal izateko:

Edozelan, jakin beharreko guzti-guztia euren artikulu espezifikoetan aurkitu ahal izango duzue.