2016an sortu zen amatasun osagarria birformulatu berri da. Honela, 2021eko otsailaren 4tik aurrera erretiratzen diren (eta seme-alabaren bat ekarri duten) emakumeek genero arrakala murrizteko pentsio-osagarria jasotzeko eskubidea izango dute.
⇒ Lehenbiziko seme edo alabatik aurrera kobratuko da.
⇒ Zenbateko finkoa izango da. 2021. urtean 27 euro hilean dira seme edo alaba bakoitzeko.
⇒ Pentsio osagarria denez gero, pentsio kontributiboak eguneratzen diren neurri berean eguneratuko da.
⇒ Aurreko osagarriak borondatezko jubilazio aurreratuak kanpoan uzten zituen. Osagarri berria, ordea, kasu hauetan ere eskatu ahal izango da.
Artikulu honetan osagarri honen inguruko detaile guztiak eman dizkizuegu: