Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak izapideak online egiteko webgune berri bat jarri du martxan. Lehen zeuden aukerekin konparaturik, orain errazagoa da informazioa topatzea eta izapideetara sartzea.
Izapiderik ohikoenak egin daitezke eta identifikaziorako hainbat aukera ematen dira. Hau ere gure artikuluan azaldurik topatuko duzue.
Besteak beste, eremu pertsonalera sartzeko aukera ematen du. Bertan gure datu eta txostenak aurkituko ditugu, eta Gizarte Segurantzak gutaz daukan informazioa bertan kontsultatu, deskargatu eta aldatu ahal izango dugu.
Edozein erregimenetako langileei begirako tresna da baina, honetaz gain, etxeko langileen eta autonomoen atal berezituak ere aurkituko dituzue.