Artikulu hau Estatutik kanpora migratu behar izan diren lagunei begirakoa da. Izan ere, migrante bakarrak ez dira gurera datozenak; lan bila guretik alde egitera behartuta daudenak ere migranteak dira. Eta gogoan dauzkagu, bereziki, “hobetoen prestatutako belaunaldiko” gazteak.
Egiaztagiri hau Europatik kanpo joan behar izan diren eta Estatura itzuli diren langileentzako dokumentua da. Beharrezkoa da, besteak beste, langabezia prestazioa edo subsidioa eskatzeko.
Artikuluan kontatu dizuegu non eskatu behar den, ze dokumentazio behar duzun eta zeintzuk prestazio eta laguntzak eska ditzakezun.