Enpresak (edo enplegatzaileak, etxeko langileen kasuan) kaleratzen gaituenean, kasu gehienetan kalte-ordaina jasotzeko eskubidea daukagu.

Gure artikulu honetan jakin behar den guztia azaldurik ekarri dizuegu, modu erraz-erraz batean: kalte-ordaina eta finikitoa (ez nahastu, mesedez), kaleratze mota bakoitzaren nondik-norakoak eta dagokien kalte-ordaina, zelan kalkulatzen den…

Erregimen orokorreko langileen egoera ez ezik, etxeko langileena ere islatu dugu, aurrerapausoren bat egin den arren, oraindik egoera askoz kaskarragoan baitaude sektore honetan.

A! eta pare bat kalkulagailu ere badauzkazue bertan: bata erregimen orokorrerako eta bestea etxeko lanaren sistemarako.