Autonomoen erregimenean egindako aldaketa guztiekin amaitzeko, gaur kuota murriztua dakarkizuegu (orain arte tarifa lautzat ezagutu izan dugun hobaria).
2023ko urtarrilaren 1etik aurrera hau ere aldatuko da:
- Kuota murriztua 80 eurokoa izango da eta urtebete iraungo du.
- Lehen urte hori pasaturik, 80 euroko kuota ordaintzen jarraitu ahal izango da beste urtebetez, baldin eta urteko diru-sarrera garbiak lanbidearteko gutxieneko soldatatik beherakoak badira.
Sistema berriaren inguruko detaile guztiak, zer gertatuko den honezkero tarifa laua badaukazu, eskaera zelan egin… hau guztia eta gehiago gure artikuluan: