Datorren urtean zeintzuk jai egun izango diren argitaratu da honezkero, bai BOEn, bai eta Nafarroako zein EAEko buletinetan ere.

Baina ez pentsa Bizilanen jai egunen zerrenda huts-hutsean eta besterik gabe ematera mugatuko ginenik!

Lan egutegiaz gauza garrantzitsuak jakin behar dira enpresa barruan eta horiek ere azaldu dizkizuegu, jakina! Besteak beste, zer azaldu behar den egutegian; zein den langileen ordezkaritzaren papera egutegia finkatzerakoan; adi ibili beharra, egutegiak lan baldintzen aldaketa substantziala ezkuta ez dezan…

A! eta zelan ez? datorren urteko egutegia eta kartelera ere jaitsi ahal izango dituzue orrialdetik bertatik PDF formatuan.

👉🏼 IRAKURRI GEHIAGO