Lan Arriskuen Prebentziorako Legeak ezartzen duenez, lanpostua da pertsonari egokitu behar zaiona eta ez alderantziz. Hortaz, enpresa lanpostuak egokitzera behartuta dago, baldin eta langilea arriskuen aurrean bereziki kaltebera bada.
Legean zenbait kolektibo aurreikusten dira. Gure artikulu honetan osasun arazoak izan ditzaketen langileengan zentratu gara eta, hauen artean, adinak ekar ditzakeen zailtasunak edota aldaketa biologikoak izan ditugu kontuan.
Hainbat gai jorratu ditugu:
- zeintzuk kolektibo jotzen diren bereziki kalteberatzat
- arriskuen ebaluazioaren eta lanpostuen egokitzapenaren inguruko gida-lerroak
- zahartzearen prozesu biologikoak ekar ditzakeen aldaketak eta hauen aurreko balizko egokitzapenak
- zein den egokitzapenerako prozedura
- zer gertatzen den egokitzapenerako aukerarik egon ezean
- …