Apirilaren 20an BOEn argitaratu zenez, egun horretan bertan indargabetu zen maskarak barnealdeetan edo toki itxietan erabiltzeko derrigortasuna, osasun zentroetan, zentro soziosonitarioetan eta garraio kolektiboan izan ezik.
Baina, zer gertatzen da beste lan eremuetan? Publikoa edo kontsumitzaileak edo erabiltzaileak establezimendura maskara barik sartzen badira, hala ere, langileek jantzi beharko dute?
Bada, hau guztia prebentzio zerbitzuen esku utzi da, lantoki bakoitzean babes neurririk eraginkorrenak azter ditzaten.
Lantokietan egin beharreko lan hau errazteko, Osasun Ministerioak gida bat argitaratu berri du. Laburpen edo azalpen bat emateaz gain, gida hau eta beste dokumentu erabilgarri batzuk ere jarri ditugu zeuen eskura: