Bonu soziala elektrizitatearen fakturan jaso daitekeen deskontua da. 2022ko apirilean aldaketa batzuk egin dira honen gainean: deskontu handiagoak jasotzeko aukera luzatu da; hemendik aurrera bonua automatikoki berriztuko da; jasotzaile talde berri bat gehitu da (bizitzeko gutxieneko errenta jasotzen duten horiek, alegia); covid-19aren izurriteak ekonomikoki kaltetutakoentzat ere luzatu da bonua jasotzeko aukera, eta, azkenik, betebeharreko baldintzak berriro ere gogortu dira, familia unitatearen kontzeptua zabaldu eta, hemendik aurrera, elkarrekin bizi direnen kide guztien errentak kontuan hartuko direlako.
Gure azken artikulu honetan bonu sozialaz jakin beharreko guztia aurkituko duzue: zeintzuk taldek eska dezaketen, zelan kalkulatzen diren gehienezko diru-sarrerak, nork tramitatu behar duen, atxiki beharreko dokumentazioa…