Kotizazio oinarria hilabetean jasotzen dugun soldata gordina da, aparteko pagak prorrateaturik. Urtero legeak gehieneko eta gutxieneko batzuk ezartzen ditu lan kategoria bakoitzerako (baita autonomoentzako ere) eta hauen gainean ezartzen da zenbat kotizatu behar den Gizarte Segurantzan.

Gure kotizazio oinarriak ezagutzea eta dena ondo dagoela egiaztatzea garrantzitsua da, batez ere hainbat prestazio oinarri horien arabera kalkulatzen direlako.

Artikulu honetan hori guztia kontatu dizuegu (izan soldatapeko, autonomo, etxeko langilea…) eta, horretaz gain, Gizarte Segurantzan zelan eska dezakezuen azaldu dizuegu.

IRAKURRI GEHIAGO