PSOE, Podemos eta EHBilduk akordio lotu zuten maiatzaren 20an lan erreforma, bere osotasunean, bertan behera uzteko. Albiste benetan ona.
PPren erreforma hori ezin latzagoa izan zen langileriarentzat: patronalari erabakitzeko botere osoa ematera eta negoziazio kolektiboa deuseztatzera etorri zen eta emaitzak laster hasi ziren nabaritzen. “Langile pobreen” fenomenoa zeharo zabaldu zen.
Momentua da, beraz, errepaso bat egiteko, ondo gogora dezagun zeintzuk izan ziren neurri nagusiak, alde “kaltegarri” zehatz batzuk baino askoz harago doan zerbait izan zelako.
Arrikulu honetan erreformak ekarri zuena azaldu dizuegu. Baina horrek ez du esan nahi urte hauetan kontra borrokatu ez denik edo enpresei utzi zaienik nahi izan duten guztia egiten. Enpresetan hainbat neurri desaktibatu ahal izan dira langileen borrokari esker. Greba orokorrak tarteko. Eta negoziazio kolektiboaren defentsan egindako lan guztiari esker guztiz ez suntsitzea lortu da.