Atzo argitaratu zen dekretua eta gaur, martxoaren 1ean, hasi da eskaerak egiteko epea.
Egia esan, ez da hau laguntza berria, baizik eta aurrekoaren moldaketa. Zenbatekoak handitu dira eta, urteka barik, hilabeteka kobratuko da. 200€ izango dira, 0-3 urte artean (100€ 3-7 urte artean, baldin eta hirugarren umea bada).
Beste aldaketa bat: mundu guztiak zenbateko berbera jasoko du, 1.000€ edo 100.000€ kobraturik ere. 😬
Alde batetik, sasoia zen zenbatekoak igotzeko, lehengo laguntzekin, gehien-gehien, 75€ egokitzen baitziren hilabetean.
Bestetik, 200€ horiek gorde litzake Jaurlaritzak, hezkuntza benetan publiko eta doakoa balitz (0-3tik unibertsitatera), kontziliaziorako benetako aukera izango bagenu eta herrietan pediatra nahiko baleude, besteak beste, diot nik…
Enpin! detaile guzti-guztiak, betiko moduan, gure artikuluan: