Genero arrakala murrizteko osagarria 2026an

2026. urterako, seme-alaba bakoitzeko 36,90 euroko osagarria jasoko dugu, 14 ordainsaritan; hau da, urteko 12 ordainsari gehi aparteko paga bi (pentsio kontributiboak jasotzen diren bezalaxe). Edo, bestela esanda, urte osoan 516,60€ jasoko ditugu seme-alaba bakoitzeko. ‼️ ADI! Europako Justizia Auzitegiak, 2025eko maiatzaren 15eko epaiaz, osagarri hau moldatzera behartu zuen. Aldaketa guztiak garbira pasaturik eta ondo-ondo […]

Read more
Aldez aurretiko erretiroa (borondatezkoa) 2026an

Aldez aurretiko erretiroa erretiro-adin legalera heldu baino urte bi (24 hilabete) lehenago hartu ahal da. Hau gehienezko aurrerapena da, baina hortik behera, nahi dugun denbora aurreratzeko eska genezake, baita hilabete soil bat ere. Ondo dakizuenez, garrantzitsuena kalkuluak egitea da, erretiroa aurreratutakoan, pentsioaren zenbatekoa gutxitzen baitzaigu. Jakin beharreko beste kontu guztiekin batera, gure artikuluan koefiziente murriztaileen […]

Read more
Pentsio ez kontributiboak 2026an

Pentsio ez kontributiboak kotizatu ez duen edo gutxieneko kotizaziora heltzen ez den jendeari daude bideratuta. Aurrekoan azaldu nizuenez, pentsio kontributiboa jaso ahal izateko, gutxienez, 15 urtez kotizatu behar da. Pentsio mota bi daude: erretiroagatik eta baliaezintasunagatik. Hego Euskal Herrian 17.394 lagunek jasotzen dute pentsio mota hau, gehienak emakumeak. Artikuluan azaldu bezala, 2022tik legez ezarri zen […]

Read more
Erretiroagatiko pentsio kontributiboa 2026an

Zelan gelditzen da pentsioen afera 2026. urtean? Honetaz gain, erretiroagatiko pentsioa zelan kalkulatzen den argitu dizuet puntuz puntu, jakiteak ez baitu ogirik jaten. Eta Gizarte Segurantzaren simulatzaile bat ere ekarri dizuet, pentsioa ederto batean eta erraz-erraz kalkulatuko dizuete eta.

Read more
Langabeziagatiko subsidioa, 52 urtetik gorakoentzat

Denok ondo dakigunez, halako adinarekin oso zaila izaten da beste lan bat lortzea. Hori dela eta, enplegu berri bat topatu ezean, subsidio hau erretiro adina heldu arte jaso daiteke. Honetaz gain, subsidio honek erretirorako kotizatzen du. Baina, ADI! eskatu ahal izateko, ezinbestekoa da pentsio kontributiborako behar beste kotizatu izana (15 urte). Jakin beharreko guztia azalduta […]

Read more
Desgaitasunen bat duten langileen aldez aurretiko erretiroa

Desgaitasunen bat daukaten langileentzat ez da sekula batere erraza izan aldez aurretik erretiratu ahal izatea. Ezer baino lehen, salatu behar da oso lagun gutxik daukatela aukera hau, hau da, gainontzeko langileek baino egoera probetxugarriagoetan edo baldintza malguagoetan erretiratzeko aukera, alegia: desgaitasun maila handi samarra eskatzen du legeak eta, gainera, multzo oso bat patologia zehatzak pairatzen […]

Read more
Autonomoen kotizazio hutsarteak

Momentura arte, pentsiorako oinarri arautzailea kalkulatzeko orduan, autonomoek ez zeukaten kotizazio hutsarteak osatzeko aukerarik. Hala ere, azken pentsio erreformak aldaketa ekarri du gai honetan: -> Jarduera amaieragatiko prestazioa agortu eta hurrengo sei hilabeteetako kotizazio hutsarteak osatuko dira. Autonomoen Erregimeneko taula orokorreko gutxieneko oinarria erabiliko da honetarako. Edozelan, neurri hau hartuta badago ere eta, honezkero, Gizarte […]

Read more
Zer da errelebo kontratua?

Gaur dakarkizuegun gaia errelebo kontratua da. Interesgarria erretiro partziala eskatu ahal dutenentzat eta, jakina, langile horiek ordezkatzera sartuko direnentzat ere bai. Izan ere, enpresa batean langile batek erretiro partziala hartzen duenean, langile honek bere jardunaldia murriztuko du eta, tarte batez, soldata eta pentsioa batera jasoko ditu (lanean ematen duen jardunaldi portzentajearen arabera). Zenbait kasutan enpresak […]

Read more