Desgaitasunen bat duten langileen aldez aurretiko erretiroa

Desgaitasunen bat daukaten langileentzat ez da sekula batere erraza izan aldez aurretik erretiratu ahal izatea. Ezer baino lehen, salatu behar da oso lagun gutxik daukatela aukera hau, hau da, gainontzeko langileek baino egoera probetxugarriagoetan edo baldintza malguagoetan erretiratzeko aukera, alegia: desgaitasun maila handi samarra eskatzen du legeak eta, gainera, multzo oso bat patologia zehatzak pairatzen […]

Read more
Autonomoen kotizazio hutsarteak

Momentura arte, pentsiorako oinarri arautzailea kalkulatzeko orduan, autonomoek ez zeukaten kotizazio hutsarteak osatzeko aukerarik. Hala ere, azken pentsio erreformak aldaketa ekarri du gai honetan: -> Jarduera amaieragatiko prestazioa agortu eta hurrengo sei hilabeteetako kotizazio hutsarteak osatuko dira. Autonomoen Erregimeneko taula orokorreko gutxieneko oinarria erabiliko da honetarako. Edozelan, neurri hau hartuta badago ere eta, honezkero, Gizarte […]

Read more
Erretiroagatiko pentsio kontributiboa

Hemen daukazue erretiroagatiko pentsio kontributiboaren inguruko artikulu berritua. Pentsio kontributiboak zelan kalkulatzen diren jakin nahi baduzue, hauxe da tokia. Gai konplexua da, bai, baina uste dut ulergarri egingo zaizuela. Ikusiko duzuenez, gaur gaurkoz oraindik hiru erreforma artean gaude: 2011ko erreforma, 2013koa eta oraingo Gobernuak gauzatu berri duena. Hainbat kontu aurkitu ahal izango dituzue, baita zalantzarik […]

Read more
Pentsio ez kontributiboak (eguneraketa)

Eta pentsio kontributiboekin batera, pentsio ez kontributiboen artikulua ere eguneratu dugu, jakina. Kopuru berriak ematearekin batera, azken urteotako bilakaera islatzen duen taula ere osatu dugu. Estatuaren aurrekontuetan zehazten badira ere, hauen kudeaketa EAE eta Nafarroako gobernuen esku dago. Lau herrialdeetan eskaerak eta izapideak egiteko atalak hobetu ditugu. Bete beharreko baldintzak (gehienezko diru-sarrerak, norberarenak zein familia […]

Read more
Pentsioen errebalorizazioa (2023)

Badakizuenez, ohikoa den bezala, urte berria hastearekin batera, pentsioen balioa handitu da. Pentsio kontributiboak %8,5 hazi dira. Gure artikuluan gutxieneko pentsioen taulak ekarri dizkizuegu: erretiroagatiko pentsioak, ezintasun iraunkorragatiko pentsioak eta alarguntza pentsioak aurkituko dituzue. Honetaz gain, iazko aldaketak gogoratu ditugu, batez ere KPIaren erreferentzia berreskuratu zela, baina, adi, batezbesteko KPIa eta ez KPI metatua. Hau […]

Read more
Zer da errelebo kontratua?

Gaur dakarkizuegun gaia errelebo kontratua da. Interesgarria erretiro partziala eskatu ahal dutenentzat eta, jakina, langile horiek ordezkatzera sartuko direnentzat ere bai. Izan ere, enpresa batean langile batek erretiro partziala hartzen duenean, langile honek bere jardunaldia murriztuko du eta, tarte batez, soldata eta pentsioa batera jasoko ditu (lanean ematen duen jardunaldi portzentajearen arabera). Zenbait kasutan enpresak […]

Read more
Pentsio ez kontributiboak (eguneraketa)

Abenduan aurrekontuen legea onartu zen Madrilen. Aurrekontuetan hainbat gai eguneratu egiten dira eta, hauen artean daukagu, esaterako, pentsio ez kontributiboen errebalorizazioa. Artikulu honetan kontatu dizuegu pentsioen balizko errebalorizazio horrek, funtsean, eros ahalmenaren galera ezkutatzen duela. Izan ere, hilabete batzuk lehenago, kausalitatez eta ez kasualitatez, pentsioetarako KPIa kalkulatzeko sistema aldatu zuten. Baina gauza askoz gehiago ere […]

Read more