Ezintasun handia (2026)

Ezintasun iraunkorren mailarik gorena da. Egoera honetan langileak ezin du ezein lanik burutu, ezintasun absolutuan bezala, baina, honetaz gain, inoren laguntza ere beharrezkoa du eguneroko zereginak egin ahal izateko, hala nola, altxatu, jantzi, mugitu e.a. Kasu honetan, hilabeteroko pentsioari laguntza hau ordaindu ahal izateko osagarri bat gehitzen zaio.      Hauexek dira, laburbilduz, ezintasun handiaren […]

Read more
Ezintasun iraunkor absolutua (2026)

Ezintasun iraunkorren maila altuenetako bat da. Ezintasun iraunkor absolutuaz ezin duzu ezein lan jarduerarik burutu, hau da, lan egiteko gaitasuna galdu egiten da, jarduera edozein dela ere. Hortaz, hau konpentsatzeko, langileak bizi osorako pentsio bat jasotzeko eskubidea izango du.  Hauexek dira, laburbilduz, erabateko ezintasun iraunkorraren gako nagusiak:

Read more
Erabateko ezintasun iraunkorra (2026)

Ezintasun iraunkorren mailetako bat da hau. Ezintasun hau erabatekoa da zure ohiko lanbiderako, baina ez lan egiteko. Esan nahi baita, momentura arte zure jarduna izan den horretan ezin zara aritu, baina bai beste batzuetan. Lan egitea guztiz galarazten duten ezintasunak ezintasun absolutua eta ezintasun handia dira. Hortaz, erabateko ezintasun iraunkorrak zure ohiko lanbidea galarazten dizu, […]

Read more
Ezintasun iraunkor partziala (2026)

Ezintasun iraunkor partziala ezintasun iraunkorren mailarik baxuena da. Lan egin dezakegu (lehen egiten genuen jardun berberean, alegia), baina jardun hori burutzeko gure gaitasuna gutxienez %33 murriztu da. Gainontzeko ezintasun iraunkorren kasuan, pentsioa jasotzeko eskubidea dago (baldintza ezberdinetan ezintasun iraunkor motaren arabera). Hala ere, kasu honetan, kalte ordaina jasoko genuke eta lanean jarraituko genuke, nahiz eta […]

Read more
Ezintasun iraunkorrak

Ezintasun iraunkorreko lau mota edo maila daude: • Ezintasun iraunkor partziala• Erabateko ezintasun iraunkorra• Ezintasun iraunkor absolutua• Ezintasun handia Prestazioak ere ezberdinak dira ezintasun mailaren arabera. Ez da zenbateko finkorik kobratzen. Erretiroagatiko pentsio kontributiboekin gertatzen den bezala, langilearen oinarri arautzailearen portzentajea ateratzen da. Ezintasun iraunkorra sorraraz dezaketen gaixotasunen zerrenda ofizialik ez dago. Hala ere, hainbat […]

Read more
Zelan eskatu ezintasun iraunkorra?

Gaixotasun edo lesio batek jotzen gaituenean, ohikoena izaten da, lehenengoz, aldi baterako ezintasun egoeran egotea eta, gerora, hobekuntzarik ezean, ezintasun iraunkor egoerara pasatzea. Ezintasun iraunkorra aitortzeko prozedura, zenbaitetan, ofizioz has daiteke, arazoa, esan bezala, luzatzen bada eta langilea osatuko ez dela aurreikusten bada. Baina langileak ere eskatu ahal du. Ezintasun iraunkorra eskatzeko zer egin behar […]

Read more
Pentsioen errebalorizazioa (2026)

Urte hasiera guztietan bezala, pentsioei errepasoa eman behar diegu. Abenduaren 24an 2026rako errebalorizazioa argitaratu zen BOEn. Bizilanen den-dena ondo azalduta ekarri dizuegu. Gutxieneko pentsioen taulak landurik aurkitu ahal izango dituzue, urte osoko zenbatekoaz gain, horrek hilabeteka zer suposatzen duen erraz ikus dezazuen. Gainera, ez gara ahaztu genero arrakala murrizteko osagarriaz, ezta etxebizitza osagarriaz ere.

Read more
Ezintasun iraunkorra eta kaleratzeak

Oraintsu arte, langileren bat, gaixotasun edo istripuren baten erruz, ezintasun iraunkor egoerara pasatzen bazen, hau arrazoi nahikoa izan zitekeen kontratua, automatikoki, bertan behera uzteko. Hemendik aurrera, ordea, lan harremanak aurrera jarraitu ahal izango du, baldin eta:• Langilearen borondatea halakoa bada• Enpresak behar besteko doikuntzak egiteko gaitasunik badauka Bestela esanda, langileak lanean jarraitu nahiko balu, enpresa […]

Read more
Zer da oinarri arautzailea?

Seguru termino hau behin baino gehiagotan entzun duzula edo, behintzat, hemen, Bizilanen, irakurri duzula. Hainbat artikulutan azaltzen da, beti ere prestazioren baten inguruan berba egiten dugunean. Izan ere, prestazio kontributiboengatik zenbat jasoko dugun kalkulatzeko orduan, ezer baino lehen oinarri arautzailea zein den jakin behar dugu. Oinarri arautzailea prestazioa kalkulatzeko erabiltzen den baremoa da. Gure kotizazio […]

Read more