Zurztasun pentsioa (2024)

Hilabetero egiten ditugun kotizazioen artean heriotza eta biziraupen kontzeptua ere sartzen da. Kotizazio hauek hainbat prestaziotarako eskubidea ematen dute, langilearen balizko heriotzak beste pertsona batzuei ekar diezaiekeen kalte ekonomikoa konpentsatzeko helburua dutenak. Zurztasun pentsioa prestazio hauetako bat da, alarguntza pentsioa eta senideen aldeko pentsioa diren bezala. Gure artikuluan jakin beharreko guztia kontatu dizuegu:

Read more
Alarguntza pentsioa (2024)

Gutxieneko pentsioen zenbateko eguneratuak ekartzearekin batera, aprobetxatu dugu gutxiengoen osagarria (gaztelerazko complemento a mínimos) gainetik azaltzeko. Honen azalpen sakonago bat “egitekoen zerrendan” apuntatu dut honezkero, lagunok 😉. Honetaz gain, pentsioa online eskatzeko moduak goitik behera xehaturik dauzkazue, ziurtagiri digitalik gabe egiteko aukera azaltzen duen bideo bat barne. Eta, besteak beste, eskaera-orria ere jaitsi ahal izango […]

Read more
Izatezko bikoteak eta alarguntza pentsioa (eguneraketa)

Badakizuenez, alarguntza pentsioa ezkontideek zein izatezko bikotekideek eska dezakete. Gainera, iazko abenduan estatu mailako araudian kasu biak nahiko parekatu ziren. Baina, zer gertatzen da ezer sinatu ez den kasuetan? Momentura arte leiho bat zabalik zegoen harremana frogatu ahal izateko. Askoz zailagoa izan arren, zenbait kasutan auzitegiek alarguntza pentsioa ematearen alde eginak zuten, elkarbizitza beste bide […]

Read more