Jardunaldi murrizketa (zaintza betebeharrengatik)

Badakizuenez, lana eta familia bateratzeko aukeretako bat jardunaldia murriztea da. Honako kasu hauek jasotzen ditu legeak: • 12 urtetik beherako seme-alabaren bat zaintzeko.• Desgaitasunen bat daukan eta lan ordaindurik egiten ez duen pertsona bat zaintzeko.• Odolkidetasun edo ahaidetasun bigarren gradura arteko senide bat zaintzeko.• Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat daukan 23 urtetik beherako seme-alaba […]

Read more
Minbiziak edo gaixotasun larriren batek jota dauden seme-alabak zaintzeko prestazioa

Zaintza lanak beharrezkoak direnean, jardunaldia murriztu ahal dugu. Baina, jakina, honelakoetan, soldata ere hein berean murrizten zaigu. Hala ere, minbiziak edo gaixotasun larriren batek jota dauden seme-alabak zaintzeko orduan, prestazio ekonomiko bat eskatzea dago, diru galera hau ekiditeko. Erregimen guztietako langileek eska dezakete: inoren konturakoek, autonomoek, etxeko langileek, enplegatu publikoek… -> Azken pentsio erreformak aldaketa […]

Read more
Jardunaldi egokitzapena zaintza betebeharrengatik

Jardunaldia murriztea ez da modu bakarra zaintza betebeharrei aurre egin ahal izateko. Jardunaldia egokitzeko eskubidea ere badaukagu. Honek esan nahi du denbora berbera emango genukeela lanean (eta, hortaz, soldata ez litzaigukeela murriztuko), baina hainbat aldaketekin, hala nola, txanda aldatuta, sarrera eta irteera orduak malguturik, zenbait egun telelanez arituta eta abar. ADI! Askotan seme-alabak zaintzeko eskatzen […]

Read more
Jardunaldi egokitzapena (zaintza betebeharrengatik)

Lana eta familia bateratzeko (senideren bat zaintzeko) dagoen aukeretako bat jardunaldiaren egokitzapena da. Hainbat moldaketa eska daitezke: jardunaldiaren banaketa, denboraren ordena, lan egiteko modua (telelana barne)… 2019tik, honelako eskaera bat egiten dugunean, enpresa egokitzapen hau negoziatzera behartuta dago eta 30 egun dauzka erantzun bat emateko. Neurri hau kontziliaziorako dauden beste neurriekin bateragarria da. Honela, posible […]

Read more