Subsidio honek berebiziko garrantzia dauka. Izan ere, erretiro-adina bete arte jaso daiteke eta Gizarte Segurantzan kotizatzen duen subsidio bakarra da. 15 urte izan behar dituzu kotizatuta, oro har, eta, honetaz gain, 6 urte kotizatu behar izan duzu langabeziarako (Kontuz, bereziki, etxeko langileak -oraintsu arte ezin izan baitute langabeziagatik kotizatu- eta autonomo moduan ibili izan direnak). […]