Zurztasun pentsioa 2026an

Heriotza eta biziraupen prestazioek langilearen balizko heriotzak beste pertsona batzuei ekar diezaiekeen kalte ekonomikoa konpentsatzeko helburua dute. Zurztasun pentsioa hauetako bat da, alarguntza pentsioa eta senideen aldeko pentsioa diren bezala. Gure artikuluan zurztasun pentsioen inguruan jakin beharreko guztia aurkituko duzue:

Read more
Alarguntza pentsioa 2026an

Alarguntza pentsioa bizi osorako da; gainera, jaso bitartean, lan egin daiteke edota bestelako pentsio bat jaso. Pentsio kontributiboa da. Hilabetez hilabete eskubide honengatik langileok kotizazioak ordaintzen ditugu heriotza eta biziraupena kontzeptupean. Hainbat gauza aurkituko dituzue artikuluan:

Read more
Erretiroagatiko pentsio kontributiboa 2026an

Zelan gelditzen da pentsioen afera 2026. urtean? Honetaz gain, erretiroagatiko pentsioa zelan kalkulatzen den argitu dizuet puntuz puntu, jakiteak ez baitu ogirik jaten. Eta Gizarte Segurantzaren simulatzaile bat ere ekarri dizuet, pentsioa ederto batean eta erraz-erraz kalkulatuko dizuete eta.

Read more
Pentsioen errebalorizazioa (2026)

Urte hasiera guztietan bezala, pentsioei errepasoa eman behar diegu. Abenduaren 24an 2026rako errebalorizazioa argitaratu zen BOEn. Bizilanen den-dena ondo azalduta ekarri dizuegu. Gutxieneko pentsioen taulak landurik aurkitu ahal izango dituzue, urte osoko zenbatekoaz gain, horrek hilabeteka zer suposatzen duen erraz ikus dezazuen. Gainera, ez gara ahaztu genero arrakala murrizteko osagarriaz, ezta etxebizitza osagarriaz ere.

Read more
Baliaezintasun handia (2024)

Ezintasun iraunkorren mailarik gorena da. Egoera honetan langileak ezin du ezein lanik burutu, ezintasun absolutuan bezala, baina, honetaz gain, inoren laguntza ere beharrezkoa du eguneroko zereginak egin ahal izateko, hala nola, altxatu, jantzi, mugitu e.a. Kasu honetan, hilabeteroko pentsioari laguntza hau ordaindu ahal izateko osagarri bat gehitzen zaio. Hauexek dira, laburbilduz, baliaezintasun handiaren gako nagusiak:

Read more
Ezintasun iraunkor absolutua (2024)

Ezintasun iraunkorren maila altuenetako bat da. Ezintasun iraunkor absolutuaz ezin duzu ezein lan jarduerarik burutu, hau da, lan egiteko gaitasuna galdu egiten da, jarduera edozein dela ere. Hortaz, hau konpentsatzeko, langileak bizi osorako pentsio bat jasotzeko eskubidea izango du. Hauexek dira, laburbilduz, erabateko ezintasun iraunkorraren gako nagusiak:

Read more
Erabateko ezintasun iraunkorra (2024)

Ezintasun iraunkorren mailetako bat da hau. Ezintasun hau erabatekoa da zure ohiko lanbiderako, baina ez lan egiteko. Esan nahi baita, momentura arte zure jarduna izan den horretan ezin zara aritu, baina bai beste batzuetan. Lan egitea guztiz galarazten duten ezintasunak ezintasun absolutua eta baliaezintasun handia dira. Hauexek dira, laburbildurik, erabateko ezintasun iraunkorraren gako nagusiak:

Read more
Ezintasun iraunkor partziala (2024)

Ezintasun iraunkor partziala ezintasun iraunkorren mailarik baxuena da. Lan egin dezakegu (lehen egiten genuen jardun berberean, alegia), baina jardun hori burutzeko gure gaitasuna gutxienez %33 murriztu da. Kasu honetan, kalte ordaina jasoko genuke eta lanean jarraituko genuke, nahiz eta zerbaiterako zailtasunak izan edo astiroago egin behar. Esan bezala, baliteke ezintasun honek zure jardueran eragitea. Zure […]

Read more
Ezintasun iraunkorra (2024)

Badakizuenez, ezintasun iraunkorrak zera dakar, gaixotasun edota lesio larri baten ondorioz, langileak lan egiteko gaitasuna galdu duela eta, beraz, pentsio bat jasotzeko eskubidea daukala (edo kalte-ordain bat, ezintasun iraunkor partzialaren kasuan gertatzen den bezala). Lau mota edo maila daude: Bakoitzaren nondik-norakoak ezberdinak dira, baita prestazioak ere. Taula txikitxo bat utziko dizuet hemen, begi kolpe batez […]

Read more
Aldez aurretiko erretiroa (borondatezkoa)

Aldez aurretiko erretiroa hainbat arrazoirengatik edo hainbat kasutan har daiteke. Gure azken artikuluan borondatezkoaz aritu gara: zenbat urterekin eska dezakegun, zeintzuk diren bete beharreko baldintzak (gutxieneko kotizazioak, bereziki), ze koefiziente murritzaile aplikatuko litzaigukeen kasu bakoitzean… Eta detaile txikiago baina, hala ere, garrantzitsu batzuk, hala nola, ze beste koefiziente aplikatuko liratekeen langabezia subsidioa jasotzen ariko bagina […]

Read more