Gazteon lan eskubideen gida

Berebiziko garrantzia dauka gazteek euren eskubideen jabe izatea lan merkatura sartzerakoan. Gazteria kolektibo bereziki prekarizatua da. Enpresek, esperientziarik eza aitzakiatzat, esku lan merke moduan erabiltzen dituzte eta, hala, praktika kontratu amaigabeetan kateatu, bekadun edo autonomo faltsu moduan lan egitera behartu eta hamaika amarru erabiltzen dituzte euren lan eskubideak urratzeko. Kontratu askoz prekarioagoak asmatzen dira gazteentzat […]

Read more
Ikasleen praktikak eta kotizazioak Gizarte Segurantzan

Pentsioen erreformaren dekretuak hainbat berritasun ekarri zituen kotizazioei begira. Horietako bat ikasleek egiten dituzten praktiken ingurukoa da. 2023ko urriaren 1etik ikasle hauek Gizarte Segurantzan alta emanda egon beharko dira eta kotizatu beharko dute. Praktika mota ezberdinak gainetik azaldu ditugu, laster batean Bekadunaren Estatutua argitaratu behar da eta horrek hainbat aldaketa ekarriko baititu. Horretaz gain, praktiketan […]

Read more
Praktika profesionala lortzeko prestakuntza kontratua

Aurrekoan azaldu bezala, prestakuntza kontratuak berriztu dira azken lan erreformarekin. Bigarren hau falta genuen azaltzeko, baina. Lehengo praktika kontratua “praktika profesionala lortzeko prestakuntza kontratu” bihurtu da. Zenbait hobekuntza egin dira, batez ere soldatari dagokionez, eta iraupena urtebetera mugatu da. Hala ere, beste prestakuntza kontratuarekin gertatu bezala, enpresen gaineko kontrolaz ez da ezer berririk ezarri. Gogoratu […]

Read more
Alternantziako prestakuntza kontratua

Azken lan erreformak moldatu duen prestakuntza kontratu honekin gatoz gaurkoan. Izan ere, prestakuntza kontratu bi izango dira hemendik aurrera: alternantziako prestakuntza kontratua eta praktika profesionala lortzeko prestakuntza kontratua. Gaur dakarguna bereziki gazteei zuzendutako kontratua bada ere, zenbait kasutan ez dauka adin mugarik. Eta aipamen berezia merezi du dibertsitate funtzionaldun langileei aplika dakiekeela edozein adinekin eta […]

Read more