Badakizuenez, izapideak internetez egin ahal izateko, NAN elektronikoaz eta ziurtagiri digitalaz gain, badira beste bide batzuk. Aurreko artikulu batean cl@ve sistema azaldu genizuen, Estatuko eta Nafarroako administrazioekin izapideak egin ahal izateko modua, alegia. Baina, orduan esan genizuen bezala, EAEko administrazioek (Jaurlaritzak, aldundiek, udalekā¦) beste sistema bat erabiltzen dute. Horixe da, hain zuzen, gaur ekarri dizueguna: izenpe eta b@kq.
Izenpe identifikazio digital eta sinadura elektronikorako sistema da. Hainbat modu ematen ditu aukeran honetarako, hala nola, herritarren ziurtagiria, b@kq edo bak. Herritarren ziurtagiria ordaindu behar da, baina b@kq eta bak doanik dira.