Lan harremana amaitzen denean (arrazoia edozein dela ere), enpresak langileari zenbait kantitate zor dizkio. Orduan, enpresak proposamen bat egin behar du idatziz eta bertan azaldu zeintzuk diren ordaintzeko falta dituen zenbatekoak. Horixe da finikitoa edo kitatze-agiria.
Erraza dirudien honek, praktikan, hainbat buruhauste ematen ditu. Jakin beharreko punturik inportanteenak azaldu dizkizuegu:
- Kitatze-agiria ez dela kalte-ordainarekin nahastu behar, gauza ondo ezberdinak dira
- Ze nolako zorrak azaldu behar diren kitatze-agirian
- Kitatze-agiria sinatzen dugunean, zelan babestu geure burua, gerora erreklamazioak egin ahal izateko
- Ze momentutan ordaindu behar digun enpresak kitatze-agirian azaltzen den zenbatekoa
- Zer egin ordaintzen ez badizute edo zenbatekoarekin ados ez bazaude
Horra hor artikulua: