Urtero bezala, aurrekontuek hainbat berritasun ekartzen dituzte eurekin batera. Momentuz, pentsioen ingurukoak ikusi baditugu ere, beste asko falta dira. Horietako bat IPREM da.
IPREM, ondorio anitzen errenta adierazle publikoaren gaztelerazko siglak dira (indicador público de renta de efectos múltiples). Laguntza eta prestazio sozialak, kalkulatzeko Estatuan erabiltzen den adierazlea da. Honela, langabezia subsidioak, etxebizitzarako laguntzak edota bekak, besteak beste IPREMaren bitartez kalkulatzen dira, bai prestazioaren zenbatekoa, bai eskatzailearen gehienezko diru sarrerak ezartzeko.
Bada, 2023rako adierazle hau %3,6 igo da eta ondoko balio hauetan finkatu da:
• Egunekoa: 20€
• Hilekoa: 600€
• Urtekoa (12 ordainsari): 7.200€
• Urtekoa (14 ordainsari): 8.400€
Igoera honek hainbat prestaziotan izan duen eragina apurka joango gara ikusten, baina, momentuz, artikulu honetan adierazle honen inguruko guztiak kontsultatu ahal dituzue: