Lehengo egunean Bizilankide batek zera proposatu zigun bizilan@lab.eus posta elektronikoaren bitartez: kategoria profesionalen gaia jorratzeko eta gure webgunean horren inguruko azalpentxo batzuk txertatzeko.

Eta halaxe egin dugu, jakina! Artikulu berri bat prestatu dugu kategoria eta talde profesionalei buruz:

👉🏼 ZER DIRA KATEGORIA ETA TALDE PROFESIONALAK?

Eta, badakizue, informazioren bat faltan nabaritzen baduzue, animatu eta proposatu! Denon artean seguru lortuko dugula Bizilan langileriarentzako tresna askoz eraginkorragoa izatea. ✊🏼