Langileak lan harremana bere erabakiz amaitzen duenean, borondatezko bajatzat hartzen da, hainbat ondoriorekin. Borondatezko bajak esan nahi du ez dela kalteordainik egongo eta, gainera, horren ostean, ezin izango dugula langabezia prestazioa segidan eskatu. Prestazioa eskatu ahal izateko, “langabezia egoera legalean” egon behar gara, eta ez da horrela jotzen geuk erabakitzen dugunean enplegua uztea.

Hala ere, salbuespenak badaude eta horietako bat da enpresak ez digunean soldata ordaintzen edo atzerapenez egiten duenean. Artikulu honetan azalduko dizuegu honelako egoera batean, ez dugula zertan lana gure kabuz utzi, lehen aipatutako ondorio guztiekin. Epaitegietan lan harremana amaitzeko eskatu ahal dugu (jakina, honek ez du kentzen enpresan bertan ere borrokatzea, baita epaitegietara joanda ere).

IRAKURRI GEHIAGO