Etxeko langileek edozein langilek dauzkan eskubide berberak dauzkate, hala jasotzen da paper gainean, behintzat, zeren eta, praktikan, etxeko lanaren erregimen bereziak lan harreman askoz prekarioago eta eskubide gutxiagokoak ezartzen baititu.

“Berezitasun” hauetako bat desistimiento izeneko figura da; hau da, enpleatzaileak daukan ahalmena kontratua, edozein momentutan eta arrazorik eman beharrik gabe, bertan behera uzteko.

Artikulu honetan azalduko dizuegu zein den kalteordaina eta zelan kalkulatu; zeintzuk diren enpleatzailearen betebeharrak (eta, bete ezean, desistimientoa kaleratzetzat sala daitekeela, kalteordain handiagoekin); kalteordainaz gain, finikitoa ere jaso behar dela…

IRAKURRI GEHIAGO